Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ÓPERA FEST 2025 (Golem Alhóndiga)

julio 10 - agosto 28

Uda honetan, operazaleek aukera izango dute zinema-aretoetara etortzeko opera onenekin freskatzera. GOLEM AHALÓNDIGAn, ostegunero, uztailaren 10etik abuztuaren 28ra (21ean izan ezik, jaiengatik), 18:30ean, zazpi opera eskainiko dituzte.

 Zikloa uztailaren 10ean hasiko da, Wolfgang Amadeus Mozarten La Flauta Mágica lanaren berrinterpretazio ausartarekin eta ekoizpen garaikidearekin. Salzburgoko Jaialdian aurkeztu zuten 2019an: aitona batek bilobei kontatutako ipuin baten modura giroturik dago, eta taularatzeak antzerki-esperientzia limurtzaile bihurtzen du opera. Uztailaren 17an, Rigoletto tragediaren aire zabaleko bertsioaren txanda izango da; Giuseppe Verdiren klasikoaren irakurketa modernoa eta boteretsua eskainiko digu, St. Margarethengo anfiteatro erromatar historikoaren zeru izartsuaren azpian. Uztailaren 24an, Madama Butterflyren ekoizpena ikusgai egongo da; Torre del Lagon grabatu zuten, aire zabaleko antzokian, Giacomo Pucciniren bakarlekua zen Toskanako laku atseginaren ertzean. Uztailaren 31n, Giuseppe Verdiren Don Carlo lanak Klosterneuburgeko Abadia zoragarriko patio inperial barrokoan bere handitasuna erakutsiko digu.

Abuztuaren 7an, Veronako Arena anfiteatro erromatarra labirinto itzel bihurtuko da, heskaiz eta arrosa erraldoi eta iradokitzailez betea, Gioachino Rossiniren melodramarik kutunenaren intrigak hartzeko: El Barbero de Sevilla. Hurrengo ostegunean, La Fura dels Baus-en ohiko kolaboratzaile Valentina Carrasco ezagunaren zuzendaritzapean, Aida lanaren ekoizpen berriak bizia hartuko du Sferisterion, Maceratako Jaialdi entzutetsuaren esparruan, arte bisual eta teatralaren fusio paregabean. Abuztuaren 28an, zikloa amaitzeko eta Carmen lanaren eta Georges Bizet egilearen heriotzaren 150. urteurrena ospatzeko, Versailleseko Errege Operak jatorrizko ekoizpenaren benetako birsorkuntza eskainiko digu, garaiko instrumentuek eta Christian Lacroix-ek diseinatutako jantziek lagunduta, Frantziako Liburutegi Nazionaletik berreskuratutako dokumentuetan oinarritutako eszenografia batean.

Local

Golem Alhóndiga
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España