Oreixe Akustikoa 2025 egitarauaren baitan.
Sarrerak online eta leihatilan
Emanaldi bakoitzerako sarrerak https://amaiaarrasate.janto.es helbidean eskuratu ahalko dira, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 €-koa izango da.
Irailaren 12an, ostirala, 19:30etan – Airu
Sentimentalismoa, melodia itsaskorrak eta ahots sakona dira Bilboko airu bandaren hiru zutabeak. Bilbon sortu zen, 2018an, eta estatu mailako musika alternatiboan posizionatzea lortu du, Mondosonoro, Neo 2 edo Movistar+ bezalako bitartekoek aitortua izan delarik. Orain EP berria aurkezten dute: «NIK EZ DAKIT EZER! NADA!!!», bost abesti berri, soinu elektronikoago eta imajinario estetiko ilunago baterantz jotzen dutenak, baina beren letra argitsuen eta erritmo dantzagarrien esentzia mantenduz. Pop malenkoniaren belaunaldi-oihu bat.
Taldeak bere zuzenekoa lurralde nazional eta europarretara hedatzen jarraitzen du Frantzia eta Ingalaterrara eramango dituen bira berri batekin.