Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Oreixe Akustikoa 2025: Florist + Hanna Frances

septiembre 7

Oreixe Akustikoa 2025 egitarauaren baitan. 

 

Sarrerak online eta leihatilan

Emanaldi bakoitzerako sarrerak https://amaiaarrasate.janto.es helbidean eskuratu ahalko dira, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 €-koa izango da.

 

Irailaren 7an, igandea, 19:30etan – Florist + Hanna Frances

Florist New Yorkeko indie folk banda bat da, Emily Sprague buru duena. Ahots hipnotiko eta delikatua du, eta emozio- eta zentzumen-egoera ezberdinetan barrena bidaia batean murgiltzen gaitu. Nekez argitara ematen diren gaiez hitz egiteko ahalegina, hala nola penaz edo minaz. Une batzuetan Cat Power edo Coco Roise gogorarazten duten konposizioak dira, geruza askotako musika oparo eta sakon baten bidez. «Jellywish» disko berria aurkeztuko dute zuzenean.

Hannah Frances abeslari, gitarrista eta konpositorea da, eta dolua eta naturarekiko lotura aztertzen ditu, prozesu katartikoen bidez sendatzea bilatuz. Bere abestiek galera, trauma eta autoaurkikuntza gaiak jorratzen dituzte, folk abangoardista, rock progresiboa eta jazza uztartuz. «Keeper Of The Sheperd» disko ospetsuaren berri emango du akustikoan.

Local

Juan Arzamendi Musika Etxea (JAME)
Zerrajera Kalea, 8
Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa 055 España