Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Oreixe Akustikoa 2025: «Neguko izarrak» – Peru Altube Kazalis

septiembre 14

Oreixe Akustikoa 2025 egitarauaren baitan. 

 

Sarrerak online eta leihatilan

Emanaldi bakoitzerako sarrerak https://amaiaarrasate.janto.es helbidean eskuratu ahalko dira, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 €-koa izango da.

 

Irailaren 14an, igandea, 19:30etan – “Neguko izarrak” – Peru Altube Kazalis

“Neguko izarrak”, Peru Altube Kazalisen bateria ikasketetako gradu amaierako lana aurkezteko prestatutako emanaldia da. Proiektu hau natura eta bere lau elementuetan (sua, ura, lurra eta haizea) oinarritutako lan kontzeptuala da, eta konposizio originalez gain, Xabier Leteren «Izarren Hautsa» eta Mikel Laboaren «Negu Hurbilak» kantuen moldaketak jasotzen ditu, bizitzaren hasiera eta amaiera sinbolizatuz. Emanaldi honetan jazza eta Euskal kultura uztartzen dira ikuspegi pertsonal eta emozional batetik, eta inprobisazioa elementu garrantzitsua bada ere, Peru Altuberen ibilbidean konposatutako melodia eta erritmoak izango dira oinarri.

Local

Juan Arzamendi Musika Etxea (JAME)
Zerrajera Kalea, 8
Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa 055 España