Bilbao Musika Orkestra Zuzendaritzari buruzko Topaketen edizio berri baten egoitza izango da. Ekimen honen helburu nagusia orkestra zuzendaritza talde garaikideetan aztertzea da, talde instrumentalen gidaritza garatzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gain.
Deialdi berri hau urtarrilaren 27tik 30era garatuko da Bilbao Musikako egoitzan, eta zuzendaritza klaseak eta «IV Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Saria» lehiaketaren garapena uztartuko dira. Finalerdia eta finala Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan egingo dira eta jende guztiarentzat zabalik egongo dira.
Hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Banda zuzenduko dute ikastaroko eskola praktikoetan. Eskola horiek eta arratsaldeko ordutegian egingo diren teorikoak, lehiaketan izena eman duten guztientzat zabalik egongo dira. Azken faseko irabazleak sari gisa jasoko du Bilboko Udal Bandaren 2026-2027 Denboraldirako zuzendari gonbidatu izendatzea, Tobbias Haussig (2023/2024), Borja Romero (2024/2025) eta Nicolás Serrano Valdizánen lekukoa hartuz.
Aurreko edizioetan izen apartak aritu dira irakasle lanetan: Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont, Douglas Bostock, Isabelle Ruf-Weber, Timothy Reynish edota Miguel Etchegoncelay. Oraingo honetan , Alberto Roque portugaldar maisua, Leirako Institutu Politeknikoko zuzendari irakaslea, izango da irakasle gonbidatu eta epaimahaiburua. Eta beste behin, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari gonbidatu nagusiak irakasle eta koordinatzaile lanak egingo ditu.
Topaketei bukaera bikaina emango zaie, Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketaren amaiera kontzertuarekin, zeinean Udal Banda hiru batuta finalistek zuzenduko duten. Kontzertua, irekia publikoarentzat, urtarrilaren 30ean izango da, 18:00etatik aurrera, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Programa honako hau izango da:
Lehiaketa 1986ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako zuzendariei irekita dago. Parte hartzeko interesa dutenek izen-emate orria, curriculum vitaea, NANaren kopia eta abonuaren frogagiria (izena emateko kuota: 30 euro ez itzulgarriak) posta elektronikoz bidali beharko dituzte Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), 2025eko urriaren 15a baino lehen. Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariko lehiakide hautatuei 2025ko azaroaren 1etik aurrera emango zaie informazioa (gehienez 10 pertsona). Lehiaketan parte hartzeko kuota 120 eurokoa da.
HIRU TAILER ANTOLATU DIRA 2026KO URTARRILAREN 27, 28 ETA 29AN
Topaketa horietan programatutako tailerrei dagokienez, zuzendaritza munduan interesa duten guztiei zuzenduta, Bilbao Musikaren egoitzan (Sorkunde, 8 48006 – Bilbo) egingo dira, 17:00etatik 19:30era, 2026ko urtarrilaren 27, 28 eta 29an. Izena emateko epea zabalik da, eta irekita egongo da plazak bete arte. Izena emateko orria eta ordainketaren frogagiria (100€) posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musikara. (amaiabilbao@bilbaomusika.eus).
Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko X. Topaketen inguruko informazio gehiago