Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«OROITERRI. OROIMENAREN EUSKARRIAK»

enero 8 - enero 25

2026an, Gasteizko San Frantzisko elizan polizia armatuak langileen batzarra gasez hustu eta tirokatu zuenaren 50. urteurrena beteko da. Sarraski haren ondorioz bost pertsona hil eta ehunka zauritu ziren; ondorengo egunetan, mobilizazio solidarioetan, poliziak beste bi pertsona ere hil zituen Tarragonan eta Basaurin. Ordutik, martxoaren 3ko biktimek bost hamarkada daramatzate egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen, eta Gasteizko herriaren konpromisoari esker mantendu da bizirik gertakari haren memoria. Herri-mugimenduek, gizarte eragileek eta sindikatuek egindako lanak, baita literaturatik, musikatik, poesiaren bidez edo arte plastikoetatik sortutako ekarpenek ere, funtsezko zeregina izan dute oroimen hori bizirik eusteko.

Testuinguru horretan kokatzen da OROIT+HERRI >> OROITERRI izeneko erakusketa, munduko herrialde ezberdinetako memoria euskarriak biltzen dituena. “Oroitarri” hitzak pertsona edo gertaera gogoangarri bati egiten zaion arkitektura edo eskultura-lana adierazten du, eta ideia horretatik abiatuta, erakusketak gatazka eta borroka sozial ezberdinen aztarnak, testigantzak eta oroimen-materialak ekartzen ditu Gasteizera. Martxoaren 3ko 50. urteurreneko ekintzen baitan antolatutako erakusketa honek, herrien memoriak kaleetan eta gizarte zibilaren eskutik nola mantentzen diren bizirik erakusten du, eta, era berean, bestelako herrialdeetako esperientziak gure hirira hurbilduz, elkarren arteko ulermen eta oroimen-lana sendotzea du helburu.

Erakusketa IAK-Izaskun Arrue Kulturgunean egongo da urtarrilaren 8tik 25era. Jarduera osagarriez gain — IAK-ren webguneko agendan kontsulta daitezkeenak—, bisita libreetarako zabalik egongo da honako ordutegian:

  • Urtarrilaren 9, 16 eta 23an (ostiralak): 12:00–14:00
  • Urtarrilaren 10, 17 eta 24an (larunbatak): 18:00–20:00
  • Urtarrilaren 11, 18 eta 25ean (igandeak): 12:00–14:00

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España