Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ostende»

febrero 28

Ostende, Laura Citarella, Argentina, 2011, 82’

Emakume batek lehiaketa bat irabazten du. Saria: lau eguneko oporrak Ostendeko hotel batean, sasoiz kanpoko bainuetxe batean. Hortik aurrera, bi bide irekitzen zaizkio. Alde batetik, aisialdiarena. Atsedenaren erritualen, hondartzaren, errutina txikien eta zoriontasun leun eta ia oharkabearen esku uzten du bere burua. Bestetik, intrigaren bidea. Enigma sotilak, apur bat asaldagarriak diren egoerak, anomalia minimoak, ustekabeko unean agertzeko prest diruditen narrazio bitxiak. Bi unibertso horien artean, zinema pentsatzeko bi modu horien artean, pendulu baten antzera dabil film txiki hau.

.

Local

Tabakalera – (Kontadores eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España