Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«OTEIZA, BASTERRETXEA, CHILLIDA, LUGARES DE ENCUENTRO»: NESTOR BASTERRETXEA ETA IRUDIA

noviembre 27, 2024

Kondestable Civivoxa (Ekitaldi-aretoa), 2024-11-27. 19:00.

KONDESTABLE CIVIVOXA
NESTOR BASTERRETXEA ETA IRUDIA.
Oteiza Fundazioaren eta Punto de Vista Jaialdiaren produkzioa.
FILM-EMANALDIAK ETA MAHAI INGURUA.
Doan. Sarrera libre edukiera bete arte

FILM-EMANALDIAK
ALQUÉZAR. RETABLO DE PASIÓN
NESTOR BASTERRETXEA Y FERNANDO LARRUQUERT; 1966; 12´
Garaiko tradizio erlijiosoen estetika eta formei eginiko hurbilketa espresionista bat proposatzen du. Iruditeria tenebristaren bitartez, muntaketa sinkopatu batek argi-ilunaren estetika eta Val del Omar artistari eginiko oihartzunak nabarmentzen ditu. Lanaren berezitasuna irudien plastikotasun bisuala da; irudiok iraganeko garaietara eramaten duen adierazpen sekular batera hurbiltzeko modu berezi bat definitzen dute.

OPERACIÓN H.
NESTOR BASTERRETXEA. 1963; 12´
Juan Huarte industrialariak Huarte taldeko enpresen produktuei eta ekoizpen-prozesuei buruzko film labur dokumental bat egiteko bi proposamen enkargatu zizkien Jorge Oteizari eta Nestor Basterretxeari. Eskaeraren xedea taldearen gaineko publizitatea eta sustapena egitea zen eta, azkenean, Operación H izan zuen ondorio, hau da, Basterretxeak 1963an zuzendutako ikus-entzunezko esperimentazio-pieza. Joko eta kontrapuntu bisualak, Luis de Pablok konposatutako musikarekiko elkarrekintza, muntaketa erradikala… Horren guztiaren ondorioz, garai hartako ikus-entzunezkoen panoraman inoiz ikusi gabeko estetika konstruktibista nabarmentzen da lanean.

SIN TÍTULO.
NESTOR BASTERRETXEA; 5´
Basterretxeak bere bizitzan zehar egindako grabazioen artean, erregistro esperimental bat da nabarmentzekoa, izenbururik gabea, 16 mm-tan filmatua. Soinurik gabeko pieza honetan, egileak aldizkari ilustratu batzuetako hainbat argazkitan pausatzen du bere kamera, eta egileak berak zuzenean egindako collage batzuk txertatzen ditu. Irudiarekiko lilura eta hark oroitzapenak ekartzeko duen gaitasuna, bi-biak, agerian gelditzen dira ikusizkoaren egitura ulertzeko modu berezi bat zuzenean adierazten duen film labur honetan.

UN RETRATO DE N.B.
PEIO AGUIRRE; 2020; 24´
Lan hau Nestor Basterretxea (1924-2014) artistaren erretratua eta biografia da aldi berean. Hondarribiko Idurmendieta baserrian artistak zuen argazki-artxibotik abiatuta egina ia oso-osorik. Ikus-entzunezko hau dokumentala eta saiakera da aldi berean eta muntaketa- edo artxibo-zinemaren kategoriak berregiten ditu.
Modernotasunarekin eta, aldi berean, herrikoitasunarekin konprometitutako XX. mendeko artista baten garapena ikusiko dugu. Era intimoan ikusiko dugu bere adiskide eta senideekin.

LABO
JESÚS MARÍA PALACIOS; 2019 13´
Hurbilketa bat da Tarragonako Lan Unibertsitate zaharraren gaineko memoriara, erregimen frankistaren eredu sozial eta politikoarekin bat datorren prestakuntza-eredu gisa garatutakoa. Garaiko irudiak eta arkitekturaren nahiz hainbat artistak egindako adierazpen plastikoen egungo erregistroak konbinatuz -Basterretxeak, besteak beste-, film laburrak aukera ematen digu arte-adierazpenen jabetze politikoaz hausnartzeko, eta prestakuntzarako nahiz propagandarako erabiltzen ziren espazio horietara hurbiltzea proposatzen du. Orain «harri isil eta mugiezinak» baizik ez dirau, «garai bateko lekuko mutua».

MAHAI INGURUA: MANUEL ASIN, PUNTO DE VISTAko ZUZENDARIA. PEIO AGUIRRE, ARTE KRITIKARIA. JP HUERCANOS, OTEIZA MUSEOKO ZUZENDARIORDEA.

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España