
MUSIKA, ESKULTURA, ARKITEKTURA… “DENA DA BERBERA”, OTEIZAk DIXIT
ELIXABETE ETXEBESTE
1958ko irailean, São Pauloko Bienalean eskultore onenarendako saria jaso eta urtebetera, Oteizak esan zuen esperimentazioaren amaieran zegoela. Behaketa eta gogoeta aldia behar zuen, bere espazialismo hutsa artearen beste alor batzuetan aplikatzeko. Gutxienez, bitxia zaigu ikustea, nazioartean egin zitzaion aitortzak goia jo zuenean, nola erabaki zuen jarraipenik ez ematea bere arte bilakaerari eskulturaren bidez. Haren ideiak, dena den, muga artistikoak disolbatzen dituen garaiaren espirituarekin daude lotuak: “Dena da berbera”, Oteizak dixit.
+18
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte