1930ean Jesus Guridiren gidaritzapean jaiotako otxote ahots-formazioaren 95. urteurreneko ekitaldiak direla-eta, Museoan Otxoteszena kontzertua eskainiko da.
Alai Berri (Bergara), Easo Abots Zuriak (Donostia), Lur Maitea Otxotea (Bilbo) eta Joseba Gotzon (Kantautxote proiektua) bilduko dituen kontzertuak gorazarre egingo dio musikari lotutako ahozko tradizio bereziari, eta baita kultur ondare gisa duen balioari ere. Jarduera Museoaren TOParte programaren baitan egingo da.
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min. Garaiz iritsi, mesedez
Plaza-kopurua mugatua da
Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete