Nerbioiren ibaiertzeko edozein auzo nahiz herritan bizi diren artistek betidanik izan dute bizitzan bidelagun paisaia industriala. Erakusketa honetan, omenaldi bisuala egingo diogu oxidoari, erakusketa hau osatzen duten margolarien, artisten eta lagunen arteko lotura-elementua den aldetik. Ez dago ezer hurbilagokorik denboraren igarotzea ikustea baino, materialak jatorrizko egoerara itzultzearen lekuko izatea baino. Txatarrak, garabiak eta denborak hondatutako espazioak, gure zerizana azaltzen duten lekuko mutuak.