
Colleen Atwood eta Milena Canonero jantzi-diseinatzaileei eskainitako atzera-begirakoari hasiera emateko, Ozzinemak Sleepy Hollow filmaren emanaldia aurkezten du, Atwooden eta Tim Burtonen arteko lankidetza adierazgarrienetako bat. Gainera, Errenteriako aurtengo inauterietako gaia Tim Burtonen unibertsoa izanik, saioa aukera paregabea da bere iruditeria gotiko eta fantastikoan murgiltzeko, eta jantzi-diseinuak giroak eta pertsonaia ahaztezinak sortzerakoan duen garrantziaz gozatzeko.
Ipar Amerika, XVIII. mendearen amaiera. Ichabod Crane (Depp) polizia-agentea, ikerketa metodo aurreratuak erabiltzen dituen New Yorkeko ikertzailea, Sleepy Hollow herri txiki eta urrunera bidalia da, bertako biztanleak izutzen dituen bururik gabeko zaldunaren kondairan zer dagoen egia jakiteko.
Fitxa artistikoa: