
2025eko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.
LA PROFUNDIDAD
Nikok amodiozko erreguetoi bat idatzi dio Makari. Kakari barre egiten dio Niko hain flan ikusteak. Zein amildegi iritsiko da letraren, bere maitasunaren, pieza labur honen sakontasunera? Prestatu zundak.
Fitxa artistikoa:
- Testua: Braulio Cortés
- Zuzendaritza: Braulio Cortés, Eneritz García Alonso, Aitor Echarte
- Antzezleak: Eneritz García Alonso, Aitor Echarte
- Erritmo-aholkularia: Unai Elizalde
- Hizkuntza: Gaztelania
HERIO
Urtezahar gaua. Denek ospatzen dute, petardoak jaurtitzen dituzte, barre egiten dute. Denek, Jonek izan ezik, ez baitu sentitzen ospatzeko ezer dagoenik. Min bat du barruan, eta bera akabatzeko modu bakarra dena, bere bizitza, akabatzea da.
Baina heriotza, halabeharrez, garaiz baino lehen agertzen da. Aurrez aurre ikustean, Jon ikaratu egiten da eta ez du hain argi hil nahi duen. Ez dauka inor erabaki hori hartzeko laguntza eskatzeko. Beraz, gertu duen gauza bakarrari eskatzen dio aholkua: heriotzari berari.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Luix Mitxelena, Arnatz Puertas
- Ekoizpena: IXO Teatroa
- Hizkuntza: Testurik gabe