Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak 2025: «Pipa y Lupa» + «Zazpi urte eta erdi»

abril 13

2025eko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.

PIPA Y LUPA

Zentzurik ba al du asmorik gabeko bizitzak? Pipa eta Lupa eskola zaharreko bi detektibe dira. Lupa, nagusi beteranoa eta harroa. Pipa, laguntzaile ausarta eta leiala. Mundua modernizatu egiten da, lana urria da, eta badirudi dagoeneko existitzen ez den iraganaren eta bat ez datozen orainaren artean hondatuta geratzen direla. Halako harreman kixotesko batean, bi pertsonaiek azken kasu batekin egiten diote aurre biziraupenari: «Estudio en bermellón».

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia: Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo
  • Testua eta zuzendaritza: Aitor Vildosola
  • Antzezleak: Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo
  • Hizkuntza: Gaztelania

ZAZPI URTE ETA ERDI

Teknologiak aurrerapauso izugarriak egiten ditu etengabe, eta pausu horiek lehen pentsaezinak ziren egoerak sortzeko erabiltzen ari gara. Kasu honetan, Anek adimen artifizialaren bitartez sortua izan den bere anaiaren abatarra bixitatuko du, bere heriotzetik zazpi urte eta erdi pasa diren honetan. Ibon hortxe du, bere parean, berarekin hizketan. Baina gauzak ez dira hain errazak. Zer daukagu esateko hildako senideari? Eta zer du honek guri helarazteko? Umorearen eta heriotzak utzitako saminaren artean igerian dabilen obra da ZAZPI URTE ETA ERDI.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Gehibat konpainia
  • Testua: Xabin Fernandez Zubeldia
  • Zuzendaritza: Eider Villalba Arrieta, Xabin Fernandez Zubeldia, Kimetz Etxabe
  • Antzezleak: Eider Villalba Arrieta, Kimetz Etxabe
  • Musikagile eta moldatzaile musikala: Borja Antón
  • Hizkuntza: Euskara

 

Local

Pabilioi 6
Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
Bilbao, Bizkaia 020 España