Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Paleontologoen eskutik Euskal Herriko neandertalen eta leize-hartzen arrastoak ezagutzeko hitzaldia

mayo 15 - agosto 15

Hontza Museoa Bizkaiko Natur Zientzien Museo ofizial bakarra da. 10 urte bete ditu eta Museon Nazioarteko Egunaren atarian (maiatzak 18) Durangon hitzaldi interesgarri bi antolatu ditu. 

“Neandertalak Euskal Herrian, azkenengo aurkikuntzak Bizkaian”

Asier Gomezek Bizkaian neandertalei buruz izan diren azken aurkikuntzei buruz berba egingo du euskaraz emango duen hitzaldian. Aztarnategi eta teknika berriek, duela 430.000 urte agertu eta orain dela 40.000 urte desagertu zen giza-leinu ospetsuenaren inguruko informazio berri baliotsua eskaini dute. 1967an Dimako Axlor azternategian aurkitutako hiru giza fosilen azterketak datu interesgarriak azaleratu ditu. Karrantzako Polvorin kobazoluan egindako indusketa berriek giza fosil garrantzitsuen identifikazioa ere ahalbidetu du. Gainera, Euskal Herrian gaur egunera arte aurkitu den neandertalen fosilen kopururik altuena dago.

“Durangaldea, tierra de osos. Evolución, espécies y extinción de los oso en Euskal Herria”

Meridako Monica Villaba de Alvarado historiagileak eta paleontologoak kobazuloetako hartzen eboluzinoa zein izan dan azalduko dau, kasu honetan, gaztelerazko berbaldian. Paleoneurologia bezalako teknika berriek, hezur-hondarrak aztertzeaz gain, garunaren egitura berreraikitzea ahalbidetzen dute, endokraneoan uzten dituen arrastoetatik abiatuta. Mañarian kokatuta dagoen Askondoko haitzuloa oso aberatsa da gaian sakontzeko, hezurdura osoaren hondarrak ugari direlako eta kontserbazio-egoera ezin hobea delako. Bere fosilek azken 50 mila urteetako haitzuloetako hartzak nolakoak ziren zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen dute.

Local

Kurutzesantu Museoa
Kurutziaga, 38
Durango, Bizkaia 027 España