«Datorren maiatzaren 22an, Bidatzeneara, Portugaleteko Emakume Guztion Etxera gonbidatzen zaituztegu, Palestinako emakume errefuxiatuak: inspirazioa eta erresilientzia hitzaldi-solasaldian parte hartzeko.
Topaketa horretan, Palestinako emakume errefuxiatuen errealitatera hurbilduko gara, Sirian; izan ere, 70 urte baino gehiago dira erbestean, eta gatazka armatu luze batek larrialdi humanitarioan utzi ditu herritar gehienak,bizirauteko nazioarteko laguntzaren menpe.
Gainera, Suha Alnajjar Gazako errefuxiatu palestinarrak online parte hartuko du Sevillatik. Gurekin konektatuko da bere testigantza partekatzeko eta okupaziopean emakume palestinarra izateak zer esa nahi duen hitz egiteko.
Hitzaldira etorri nahi baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena eta “Ahlam, bizitza batekin amestuz Libanoko emakume palestinar errefuxiatuen istorioak” komikia oparituko dizugu.
Zure zaingaude!
Entzun, konektatu, eraldatu.
Edukiera mugatua«