Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Pareja abierta»

septiembre 20

Pareja Abierta, Rafa Alarcón eta Marta Chinerren eskutik, Dario Fo eta Franca Rame-ren klasikoaren moldaketa libre bat da, inoiz ikusi ez duzun bezala. Bere garaian moldeak hautsi zituen obra da, eta gaur egun ere inoiz baino indarreanago dago.

Rafa Alarcón eta Marta Chiner dira aro digitaleko harremanei buruzko behin betiko komediaren protagonistak. Gaur egungo erradiografia ganberro eta oso dibertigarria da, jeloskortasunaz, sare sozialei buruz eta poliamorearen “postureo” delakoaz hitz egiten duena.

Isabel Martík zuzendu eta egokitutako bertsio honek jatorrizkoaren funtsa errespetatzeaz gain, maitasunari, fideltasunari eta aro digitaleko harremanen konplexutasunari buruzko ikuspegi garaikide eta freskoa eskaintzen du. Proposamen honetan, umorea mito batzuk deseraikitzeko arma bihurtzen da, eta bikote-harremanen dinamika berriak nola aldatu diren aztertzen du: poliamorearen gorakadarekin, harreman irekiekin eta sare sozialek gure komunikatzeko eta emozionalki lotzeko moduan izan duten eraginarekin.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Isabel Martí
  • Antzezleak: Rafa Alarcón, Marta Chiner
  • Argiztapena: Pablo Fernández
  • Koreografia: Rafel Arnal
  • Kartela: Alejandra Miralles
  • Argazkilaritza: Daniel Cano
  • Teaserra: Borja Pascual
  • Jantziak: Turistas de Terciopelo
  • Ekoizpen exekutiboa: Cristina Bondia
  • Ekoizpen laguntzailea: Olympia Metropolitana
  • Ekoizpen laguntza: Mariana Andino eta Marga Augusto
  • Eszenografia: Laureano Núñez
  • Makillajea eta ile-apainketa: Olga López
  • Komunikazioa eta prentsa: María García eta Mariangeles Fayos
  • Ekoizpena: Comedyplan eta Olympia Metropolitana

Local

Campos Elíseos Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Bertendona, 5
Bilbao, Bizkaia 020 España