Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Patatekin»

mayo 8 - mayo 9

Barrexerkaren azken antzezlanak garai zahar zein berriak bisitatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuta, umore ona eta algarak beti lagun.

54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Tardeoko iluntasunean ahaztu duzu aspaldi ikusi ez duzun zein jende erortzen zaizun ondo eta zein ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Ez, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat… Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenuen zerbait egitera animatuko zara.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta sorkuntza: Barrexerka
  • Antzezleak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta eta Maialen Sorzabalbere
  • Teknikariak: Amaia Sorzabalbere, Ander Murura eta Imanol Mendizabal.

Detalles

Comienza:
mayo 8
Finaliza:
mayo 9
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/05/08/patatekin/webkklik00-detalle/eu/

Local

Tabakalera – (Gazteszena eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España