Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Pay Gómez Chariño y su época»

mayo 26

Guillermo Vilaboa Unanueren eskutik Pay Gómez Chariño y su época hitzaldia Eskualde Etxeen 2026ko hitzaldi zikloaren baitan.

Payo Gómez de Sotomayor ere esaten zaio Pay Gómez Chariñori. Noble galiziarra, marinela eta militarra, Rianxoko lehen jauna, Gaztelako almirantea eta Galiziako Erresumako aurreratua. Pertsonaia politiko eztabaidagarria izan zen, batzuentzat heroia eta besteentzat traidorea. Galizierazko poeta eta trobadore handia, Donejakue Bidearen eraginez XIII. mendean Galegoko kantutegiak lortu zuen perfekzio tekniko eta estetikoaren adierazgarri.

Guillermo Vilaboa Unanue Informatikan lizentziatua (EHU) eta Nekazaritzako Elikagaien Industriako Ikasketa Aurreratuen diplomaduna (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Pasajes de mar (2008) eleberriaren egile, birritan irabazi ditu Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioko Kontakizunak saria.

Oharra

  • Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España