Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.
Luzuriaga Parkea, 90 minutu
Aurten, Alkartxiki eta Iker Murillo Studio 24-ko ikasleei Herri Arte Eskolako klake dantzako ikasleak batuko zaizkie, ikasturtean zehar garatutako lana aurkezteko.
Zumardia, 60 minutu
Donosti Lindy Hop Swing dantzarientzako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Lindy Hop eta Swing dantzekin lotutako jarduerak bultzatu eta sustatzeko helburua duena.
Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea 2015ean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Swing-eko dantzariek eta dantzarientzat sortua. Gure helburua da Lindy Hop eta Swing dantzekin (Charleston, Authentic Jazz, Balboa, Blues…) lotutako jarduerak bultzatzea eta sustatzea, baita jazz klasikoari eta antzeko beste estilo batzuei lotutako musika eta dantza zabaltzea ere.
Helburu horrekin, aldian-aldian hainbat jarduera antolatzen ditugu: publikoari irekiak, klandestinoak, jaiak, tailerrak edo Donosti Belle Swing jaialdia.
Skate Park, 20 minutu
Sin Fichero Adjunto lanak zalantzan jartzen du ezarritako bidea. Nola hazi ikasitako moldetik kanpo? Urratsez urrats, eraikuntza berri bat.
Sin Fichero Adjunto lanak hainbat gai planteatzen ditu: arauaren ideia, ezarritako bidea eta zuzena denaren itxaropena. Urratsez urrats, hainbeste zalantzaren artean, irizpideak ezabatzen ditugu, norabideak aldatzen ditugu eta etengabe eraikitzen ari den fitxategi bat sortzen jarraitzen dugu.
Proiektu honen helburua da publikoarekin kezka horiek partekatzea, sorkuntzaren bidez eszenatokira hurbiltzea, eta elkarri laguntzea gure egunerokotasunean etengabe erabakiak hartzeko bizitzaren dantza honetan.
Skate Park, 15 minutu
Ederra, birjina, bikaina, sakratua… Horrela definitzen dugu paisaia, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta nahien bandera.
Sangre y Klorofila Vicente Ameztoyren lanean oinarritzen da, paisaia amaitzen den eta gure ideiak hasten diren muga horretan bizitzeko. Ameztoyk zioen bezala, “sakonki errotutako identitatea eta horren ardura hartzeko zailtasuna”. Pieza honek tentsio hori esploratzen du, naturaren eta gure giza proiekzioen arteko etengabeko elkarrizketa azaleratuz.
Skate Gradak, 15 minutu
El Bolero Zuriñe Benaventeren dantza solo bat da, Maurice Ravelen pieza sinfoniko ikonikoak lagunduta.
Benetako sinpletasunaren oasi gisa aurkezten da. Musika hipnotiko eta errepikakorreko hamabost minutu, ikuslea harrapatzen duen dantza batekin fusionatzen direnak. Ikuslea etengabe interpelatzen da, eta esperientzia artistikoaren subjektu aktibo eta protagonista bihurtzen da.
Luzuriaga Parkea, 60 minutu
Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.
Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.
Lurralde ezezagun baten ezagutzan
Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz
Iragana iraganean gera dadin
Lurra ez dadin hil
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasuna.