Cargando Eventos

« Todos los Eventos

PELAX

marzo 4

PELAX Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013an. Denborarekin, bakarkako egitasmoa zena taldeko proiektua bilakatu da, nahiz eta bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen oraindik ere.

Taldea osatzen dute: Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak). Urte hauetan 5 disko luze argitaratu ditu Pelax-ek. Aipatzeko 2019 urtean “AB” eta “DE” izenpean argitaratu zuena, non taldeak diskoaren alde bakoitzean iraupen luzeko rock pieza handiak garatzen dituen, Iñigo Irazokiren Atala estudioetan grabatuta zuzenekoa eginez eta modu analogikoan, ohi bezala.

 

Local

EhuKultura – Araba
Izarduy Komandantea, 6 (Arabako Campuseko Errektoreordetza)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España