
Pepín Tre konpositorea, ekoizlea, idazlea, gidoilaria eta umorista da. Berak “pop hitz-jarioa” esaten dion horretan oinarritutako umoreak egiten du ezagun; hau da, ezinezko istorioak kontatzen ditu, hitz ugari erabiliz. Pepín umorea da, absurduaren umorea, Groucho Marx moduko bat, baina gaztelaniaz.
Abestiak sortzen ditu, bai, baina gutxi; izan ere, Pepínen trebetasuna hitzekin modu zorabiagarrian nahastea da, bere gitarra-jotzailearen etsipenerako, sarritan alboratu egiten baitu.
Izugarrizko erritmoa duen hitz-jarioa, inora ez daramana, non matematika, fisika, kimika, biologia dena eta ezer ez diren.