Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Performance: teoria eta praktikak» ikastaroa, EMEDEENE kolektiboarekin

octubre 20, 2025 - febrero 16, 2026

Tailer hau Izaro Ieregi eta Ane Zelaia artistek (EMEDEENEko kideek) gidatuko dute performancearen teoria eta praktika uztartzen dituzten saioetan. Bertan partehartzaileak gorputzaren esperimentazioaren, inprobisazioaren eta sorkuntza performatiboaren bidez diziplina honen oinarriak barneratu eta esploratzeko aukera izango du. Tailerrean partehartzeko ez da behar inolako aurre esperientziarik, interesa bakarrik.

PROGRAMA

1. Gorputza, performatibitatea eta ekintza
Helburua: Performancea hizkuntza artistiko eta gorputza ekintzan esploratzeko espazio gisa ulertzea.

Teoria
Zer da performancea? Jatorriak, bilakaera eta funtsezko erreferenteak.
Performatibitatea eta gorputza: artetik eguneroko bizitzara.
Performancea eta politika: transfeminismoa, erresistentzia eta diskurtso kritikoak.

Praktika
Presentzia-ariketak, gorputz-kontzientzia eta mugimenduaren miaketa.
Espazioarekin, begiradarekin eta publikoarekiko harremanarekin lan egitea.
Lehen ekintza performatiboa: gorputzean eta presentzian oinarritutako esku-hartze laburra.

2. Sorkuntza eta inprobisazio performatiboa

Helburua: Ekintza performatiboak eraikitzeko tresnak eta estrategiak aztertzea.

Teoria
Nola sortzen da performance bat? Prozesuak, egiturak eta metodologiak.
Inprobisazioa, partitura eta zuzeneko ekintza.
Performancearen denbora: iraupena, errepikapena eta erritmoa.

Praktika
Inprobisazio- eta konposizio-jolasak denbora errealean.
Banakako eta taldeko ekintzak sortzea, testuak, irudiak eta objektuak oinarri hartuta.
Egindako ekintzak aurkeztea eta aztertzea.

3. Afektuak, Kapitalismoa eta Erresistentzia Estrategiak

Helburua: performancearen eta egungo testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko harremanari buruz hausnartzea.

Teoria
Gorputz prekarioak kapitalismoan: performancea ikusaraztea eta salatzea.
Maitasuna ekintza politiko gisa: afektuak, zaintzak eta erresistentzia ekintza performatiboan.
Performancea espazio publikoan: esku hartzeko eta protestatzeko estrategiak.

Praktika
Zaurgarritasunean eta afektuan oinarritutako sorkuntza kolektiboko ariketak.
Eguneroko objektuekin eta horien karga sinbolikoarekin lotutako ekintzak.
Ikastaroko espazio publikoan edo lan-ingurunean esku hartzea.

4. Performanceak eraikitzea eta aurkeztea

Helburua: Ikerketa eta esplorazio pertsonalean oinarritutako pieza performatibo bat garatzea.

Teoria
Nola eraikitzen da diskurtso performatibo bat? Kontzeptua, egitura eta eszenaratzea.
Performancea dokumentatzeko eta artxibatzeko estrategiak.

Praktika
Banakako edo taldeko piezak garatzeko esperimentazio-laborategia.
Publikoari irekitako azken erakusketa edo ekintza-sorta.
Itzultzea eta prozesuari buruzko azken gogoeta egitea.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España