Azkuna Zentroak Peripheries of «Performing Arts & New Technologies» sinposioa antolatu du, teknologien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko «ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology» Europako proiektuaren esparruan.
Erreferentziako 14 antzoki, kultura-zentro, unibertsitate eta arte sortzaileen erakunde daude Europako partzuergo horretan, besteak beste, Azkuna Zentroa. 2022az geroztik, forma berriak ikertzen eta testatzen dituzte, agertokian istorioak kontatzeko eta ekoizteko moduan teknologia digitalak txertatzeko, entzuleek eragin-truke desberdina izan dezaten. Diziplinarteko ikuspegiarekin eta baterako sorkuntzako metodologiekin, “proba kulturalen banku” bat sortzen ari dira, prototipo ukigarri eta berritzaileekin, dramaturgiaren, diseinu eszenikoaren eta publikoaren parte-hartzearen esparruan.
Proiektu horren zer-nolakoak erakutsiko dira praktika artistikoen sektore profesionalari zuzendutako Peripheries of Performing Arts & New Technologies sinposioan. Topagune horretan, hainbat kulturatako artista, antzerkigile, teknologo eta pentsalariak hizketan arituko dira sorkuntza eszeniko garaikideaz eta sortzen ari diren teknologiez, ikuspegi askotariko eta tekno desberdinetatik. Sinposioan, prozesu horiek guztiak dantza, antzerki eta ekintza performatiboarekin hibridatuko dira.
Programak talde-hitzaldiak, workshop-ak, networking aukerak, arte erakustaldiak eta publikoari zabalik egongo diren eszena-ekoizpen zein arte-instalazio esperimentalen emankizunak barne hartuko ditu. L?TTICE nabarmentzen da, Ziomara Hormaetxeren dantza performatiboko pieza, Azkuna Zentroak ekoitzia proiektu europar honen esparruan, eta fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritua.
PROGRAMA
MAIATZAK 13, ASTEARTEA
15:30 – 19:30 – Design thinking workshop. Saxion University of Applied Sciences // Bastida Aretoa (Edukiera mugatua) Teknologia digitalak arte eszenikoetan sartzean, aukera berriak azaldu dira sorkuntzarako, baita erronka erabakigarriak ere, dibertsitate, inklusio eta errepresentazioari dagokienez.
9:15 – Akreditazioak // Bastida Aretoa
9:45 – Inaugurazio-hitzaldia: Visions of the performing arts of the future // Bastida Aretoa
10:30 – ACuTe Talk Session 4: City Game Nova Gorica // Bastida Aretoa
Nova Goricak (Eslovenia) eta Goriziak (Italia) osatzen duten konurbazioa da mugikorreko aplikazio honetako abenturaren espazioa. Bi mugaz gaindiko hiriak batzeko eta esploratzeko sortu da, asmakizunen, erronken eta altxorren bilaketaren bidez.
11:30 – Kaferako atsedena
12:00 – Showcase case open lab: CUBUS and other artifacts // Iparraguirre Aretoa
17:30 – Panel 1: Tecno-Diversity // Bastida Aretoa
Teknologia digitalak arte eszenikoetan sartzean, aukera berriak azaldu dira sorkuntzarako, baita erronka erabakigarriak ere, dibertsitate, inklusio eta errepresentazioari dagokienez. Panel honek aztertzen du nola aberastu dezaketen teknologia berriek teknodibertsitatea, tradizioz bazterretan egon diren narratiba eta praktika artistikoei ahotsa eta espazioa emanez.
20:00 – Performance bertikala: ATXINE. Janire Etxabe // Kulturen Ataria
15:30 – Panel 2: Post-Digital audience // Bastida Aretoa
Errealitate postdigital honetan, antzerkiak bere esparrua hautsi, eta eszenaratzen hasi behar du tartean dagoen horretarako: presentzia, konexioa eta esanahia irudikatu eszenatokitik eta pantailatik harago.
16:30 – Experimenting with performances and installations
18:00 – Hitzaldi-performancea // Bastida Aretoa
19:00 – Mugimenduko lan performatiboa: LÀTTICE. Ziomara Hormaetxe. Estreinaldia. Azkuna Zentroaren ekoizpena ACuTe proiektuaren esparruan // Auditorioa
20:00 – Performance bertikala: ATXINE. Janire Etxabe // Kulturen Ataria