Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Peripheries of Performing Arts & New Technologies» sinposioa

mayo 13 - mayo 15

Azkuna Zentroak Peripheries of «Performing Arts & New Technologies» sinposioa antolatu du, teknologien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko «ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology» Europako proiektuaren esparruan.

Erreferentziako 14 antzoki, kultura-zentro, unibertsitate eta arte sortzaileen erakunde daude Europako partzuergo horretan, besteak beste, Azkuna Zentroa. 2022az geroztik, forma berriak ikertzen eta testatzen dituzte, agertokian istorioak kontatzeko eta ekoizteko moduan teknologia digitalak txertatzeko, entzuleek eragin-truke desberdina izan dezaten. Diziplinarteko ikuspegiarekin eta baterako sorkuntzako metodologiekin, “proba kulturalen banku” bat sortzen ari dira, prototipo ukigarri eta berritzaileekin, dramaturgiaren, diseinu eszenikoaren eta publikoaren parte-hartzearen esparruan.

Proiektu horren zer-nolakoak erakutsiko dira praktika artistikoen sektore profesionalari zuzendutako «Peripheries of Performing Arts & New Technologies» sinposioan. Topagune horretan, hainbat kulturatako artista, antzerkigile, teknologo eta pentsalariak hizketan arituko dira sorkuntza eszeniko garaikideaz eta sortzen ari diren teknologiez, ikuspegi askotariko eta tekno desberdinetatik. Sinposioan, prozesu horiek guztiak dantza, antzerki eta ekintza performatiboarekin hibridatuko dira.

Programak talde-hitzaldiak, workshop-ak, networking aukerak, arte erakustaldiak eta publikoari zabalik egongo diren eszena-ekoizpen zein arte-instalazio esperimentalen emankizunak barne hartuko ditu. L?TTICE nabarmentzen da, Ziomara Hormaetxeren dantza performatiboko pieza, Azkuna Zentroak ekoitzia proiektu europar honen esparruan, eta fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritua.

HIZKUNTZA: ekitaldi guztiak ingelesez izango dira / Bastida Aretoko ekitaldi guztiek aldibereko interpretazioa izango dute euskarara eta gaztelaniara.

Ikusi hemen egitarau osoa.


Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España