Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Peru. Munduko ibilbiderik onena?»

febrero 19

Egilea: Mikel Bringas-Bizibidaia

Gaztetatik nire oporrak bizikletaz izan dira, urtero helmuga aldatuz, salbuespen bat ezik. Alee Denham zikloturismoko guruak dio Perun dagoela munduko zikloturismo-ibilbiderik onena. Hara joan nintzen 2024an. Maitemindu nintzen, eta hurrengo urtean errepikatu nuen. Hitzaldi honetara baldin bazatoz, agian hurrengoa izango zara zu. Ordubete irauten duen ikus-entzunezko hitzaldi hau hiru zatitan antolatzen da. Hasierako aurkezpen laburraren ondoren, bideo bat ikusten dugu (30 min), ibilbideko esperientzia erakusten. Ondoren (25 min), egin ohi dizkidaten galdera-erantzun nagusiak irudiz azaltzen ditut, eta beste berri batzuk egitera animatzen dut. Amaitzeko, geo-argazki jolas dibertigarri bat egiten dugu (5 min) bertaratutako guztiak parte hartuz.

Local

Latxartegi Aretoa – (Victoria Eugenia Antzokia)
Latxartegi 9, baxu
Legazpi, Gipuzkoa 051 España