Cargando Eventos

« Todos los Eventos

PETTI & Etxeko Uzta

enero 16, 2026

Kontzertua zutik izango da.

«XX TA BORTZ»

25 urte bete dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak…

Eszenatokia bakarka ere aise betetzeko gai den arren, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da. Hain zuzen, haiekin batera kontzertu berezia emango du Hernanin, bere ibilbideko kantu indartsu eta elektrikoenak bilduta.

Musikaren zirrara eta ahots baten dardara zure gorputz barrenera, zuzen-zuzenean.

Petti: ahotsa, gitarra

Joseba Irazoki: gitarra

Iñigo Telletxea: baxua

Igor Telletxea: bateria

Local

Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani, Gipuzkoa 040 España