Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

PETTI & ETXEKO UZTA: «XX + BORTZ»

febrero 23

25 urte bete dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak…

Nahiz eta bakarka ere aise betetzen duen eszenatokia, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da. Ospakizun honetara ere taldearekin dator, elektriko eta indartsu, ibilbideko kantu rokeroenak eskaintzera. 

 

Local

Sutegi Aretoa
Jose Martin Sagargia Plaza, z/g
Usurbil, Gipuzkoa 073 España