Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Pilar Belzunce. Erretratu intimo bat» (erakusketa Chillida Lekun)

junio 5, 2025 - enero 31, 2026

Aurten 100 urte beteko dira Pilar Belzunce jaio zenetik, Eduardo Chillidaren emazteaetabere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zena. Efemeride hori ospatzeko, Chillida Lekuk erakusketa bat inauguratuko du ekainaren 5ean. Zabalaga baserriko 5.aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei buruzegindako erretratuen bidez, bere garaiari aurrea hartzeko gai izan zen erabakitasunhandiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutaraziko ditu erakusketak.

Testuinguru horretan, Pilar Belzunceren figura bere bizipenekin lotzen diren argazkieta objektuen aukeraketa batetik abiatuta eraikitzen da, memoriaz, egunerokotasunez eta pasadizoz betetako zatien bidez. Gainera, berak hobby gisaegindako eskultura eta margolan txikiak biltzen ditu, emakume erreala, ustesendodun ama eta Chillidaren bizitzan eta obran zeharka agertzen dena, ezagutzekoaukera ematen dutenak.

Artelan-sortan Eduardo Chillidak egindako figuren marrazkiak ere egongo dira,horietako asko inoiz erakutsi ez direnak eta familia-eremukoak. «Horien bitartez, Chillidak tolesturarekiko eta mugarekiko lilura adierazten du», adierazi du EstelaSolana Chillida Lekuko erakusketen arduradunak. «Marraztu eta desitxuratu egiten dulerroa espazioa bezain garrantzitsua eginez; tintaz, arkatzez, azkar, trazatuta edoitzaleztatutakomarrazkiek, baita autoerretratuek ere, Eduardo Chillidaren alderdi ezoso ezaguna erakusten dute».

Horietan, artista Pilar Belzunceren ileko uhinekin entretenitzen da edo bere profilatxikiagotzen du, pertsonaia lotiak irudikatzen ditu, non gorpuztasuna ez dagoenpresente, marrazkiaren muga bakarrik, batzuetan paisaia edo mendi bihurtzen dena.

Detalles

Comienza:
junio 5
Finaliza:
enero 31, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/06/05/pilar-belzunce-un-retrato-intimo-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España