
Gipuzkoako Artisten Elkarteak antolatutako Pintura eta formatu txikiko Eskultura II. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean aukeratutako lanak erakutsiko dira.
Nazioarteko lehiaketa hori iaz berreskuratu zuen elkarteak, urtero errepikatzeko asmoz. Horrela, artea eta kultura sustatu eta zabaltzeko helburua bete du, eta gure inguruan artistek parte hartzeko eta elkartzeko aukera berriak eskaini ditu.