Eskenak, Euskadiko ekoizle eszenikoen elkarteak, Agustinak Zentroarekin batera, finantzaketa eredu berritzaile bat aurkezten du, kultur sektorearen bultzada eta Gipuzkoako enpresentzako errentagarritasun fiskalerako aukera uztartzen dituena. Zuzeneko ikuskizunen ekoizpena sustatzeko diseinatutako arau esparru horrek % 20ko errentagarritasun finantzario fiskala eskaintzen du, hasierako inbertsioaren % 120ko itzulera ziurtatuz.
Ekitaldiaren helburua da zerga araudi berri hori ezagutaraztea, arte eszenikoen ekoizleen eta eskualdeko enpresen arteko topaketak erraztea, eta lurraldeko kultura eta ekonomia sarea indartuko duten lankidetzak sustatzea.
Gipuzkoan eragina duen inbertsio eredua
Arte eszenikoetarako pizgarri fiskalen araubidea, Foru Ogasunen Sozietateen gaineko Zergaren araudian txertatua, Europako agintariek babesten dute. Sistema horrek aukera ematen die enpresa inbertitzaileei ekoizpen eszenikoei itzuli beharrik gabeko finantzaketa emateko, eta, trukean, Sozietateen gaineko Zergaren kuotan kenkari fiskalak aplikatzeko, emandako finantzaketa baino 1,2 aldiz handiagoa den zenbatekora arte.
Ekimena zerga karga handia duten eta tokiko kultur sorkuntza babestu nahi duten Gipuzkoako enpresei zuzenduta dago bereziki, eta, aldi berean, inbertsio estrategia dibertsifikatzen dute.