Pizti bat agian, Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Olatz González, Espainia, 70’
Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Gonbidatuak: Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Olatz González
Maitasuna eta heriotza, kontrola eta zaintza, lilura eta ametsa. Ipuin dokumental honek otsoaren inguruan bizitzeak sortzen dituen hainbat eszena eraikitzen ditu, denak Euskal Herriko mugetan jazotzen direnak.
Tiro batek arratsa urratuko du. GPS pantailak erabiltzen dituzten ehiztariek basoraino jarraituko diete zakurrei, eta gauak harrapatuko ditu. Beste leku batean, Mainak egunero zenbatzen ditu ardiak. Otsoa hurbil ikusi dute. Adan, agerpen horrekin liluratuta, haren bila aterako da ilargi berria denean, kamera eskuan hartuta. Bakoitzak modu bateko harremana izango du otsoarekin, baina bat datoz piztiarekin kontu batean: denek ikusi nahi dute, inork haiek ikusi gabe.