plebeya arte biziei eta praktika hedatuei buruzko Experimenta ikerketa-taldearen udako eskola da.
Eguneko programaren deialdiak 12 ikasleri baino ezin die harrera egin, eta baldintza bakarra izango da programaren hamabost egunak Azalan pasatzea eta eskolan landuko diren liburuak eta materialak (dezente) aldez aurretik irakurtzea.
Parte hartu nahi baduzu, idatz iezaguzu azala@azala.eus helbidera, zergaitik idazketa eta performanza ardatza duen programa batean parte hartu nahi duzun kontatuz, hala nola zer bilatzen eta itxaroten duzun eta nola gurutzatzen diren zure praktikak ideia hauekin.
Lau pertsonako txaboletan 16 gau partekatutako egonaldiak, gosaria eta bazkaria barne, 300 euroko kostua izango du (bidaia eta afariak barne hartu gabe).