
Testuak: Miren Amuriza
Musika: Paule Bilbao
Bertsolariak: Oihana Arana eta Iruri Altzerreka
Nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira; testuetan oinarritutako gaiekin batzuk, aktualitateari lotuago egon daitezkeenekin beste batzuk.
Sinopsia: Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako goi-gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat. Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna Jonek eta Pollyk kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du nobelak, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eraikia.
Sarrera librea aretoa bete arte