Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Podcast-a zuzenean: «Las hijas de Felipe»

noviembre 15

Ana Garriga eta Carmen Urbita «Las hijas de Felipe» izena erabiltzen hasi ziren 2020an beren podcast-ari deitzeko (Podium Podcast). Barrokoko txoko ahaztuez aritzen dira, beti premisa honen gidaritzapean: «orain gertatzen ari zaizun guztia baten bati gertatu zitzaion XVI. eta XVII. mendeetan».

«Nahita egindako ahistorizismoaren soinuzko babesleku» hau jarraitzaile gehien dituenetako bat da, moja, deabru, gezur, alkimia, errezeta-liburu eta urre ugariz beteriko bere txutxu-mutxu historikoei, drama barrokoei eta ahaztutako bizitzei esker.

Espazio honetan, XVI. eta XVII. mendeetako bazterrik urrunenak eta gaur egungo zirrikiturik barneraezinenak gainjartzen dira, anakronismo estrategikoan, eta ezin susmatuzko hausnarketak eta loturak iradokitzen dira.

Azkuna Zentroko ikuskizun honetan, “Las hijas de Felipe” podcast-ak alde batera utziko ditu bereizgarri dituen sosegua eta arreta, eta gozamenez murgilduko da nekaldiaren, penitentziarik bitxienen eta fetitxe bihurtutako zigorren bidean, zigortzaile seduktoreak eta biziorik higuingarrienak dituzten santuak aurkeztuz.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España