
«Sabor a queer» podcast-ak gonbit egiten digu ezarrita dagoena zalantzan jartzera, eta, horretarako, gonbidatu batzuk ditu, beren jarrera eta lanekin arlo tradizionala deseraiki, eta queer eta askotarikoa dena defendatzen dutenak.
David Velduquek zuzentzen du podcast-a, queer zinema-zuzendari ospetsua eta askotariko ikuspegia duten proiektu eta formatuen ekoizlea denak. Komunikazio- eta hausnarketa-gune bat den podcast-ean, estatu osoko LGTBIQ+ komunitateko 70 erreferentek baino gehiagok hitz egin dute dagoeneko.
Kapitulu bakoitzean, Velduquek hedabideetan maiz agertzen den pertsonekin hitz egiten du, baita, normalean hedabide nagusietan agertu ez arren, kontzientziazio- eta zabalkunde-lanari esker eragina duten lagunekin ere.
Podcast hau Auditoriotik egiten da zuzenean, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Zinegoak-ekin duen lankidetza-hitzarmenaren barruan. Zinegoak, Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszeniko Nazioarteko Jaialdia, ekainaren 22tik 29ra izango da.