Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poesia-idazketa lantegia, Manu Lopez Gasenirekin

octubre 1 - diciembre 3

  • Eskakizunak: poesia lantzeko gogoa. Euskara idatziaren oinarrizko arauak ezagutzea.
  • Egutegia: urriaren 1, 8, 15, 22 eta 29an; azaroaren 5, 12, 19 eta 26an; abenduaren 3an.
  • Ordutegia: 18:00-19:30.
  • Parte-hartzaile kopurua: 12.
  • Izen-ematea: ekainaren 2an zabalduko da eta izen-ematearen hurrenkeran gordeko dira lekuak taldea osatu arte.

Jarduera honen bitartez, 2025eko udazkeneko asteazken arratsaldetan poesia idatziaren oinarrizko baliabide erretorikoak landuko dira. Zenbait proposamen egingo dira, hala errima eta neurririk gabeko poemak, nola neurtitz errimatuak sortzeko. Idaztearekin batera, ereduzko poemak irakurriko dira euskarri moduan, eta idazteko lanean lagungarri diren online baliabideak aurkeztuko. Banaka zein taldeka lan egingo da, irakaslearen eta bisitan etor litekeen poeta gonbidaturen baten aholkularitza lagun.

Manu Lopez Gaseni irakasle, itzultzaile eta idazle aritu da. Irakasle gisa, EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko kide izan da 30 urtez. Itzultzaile moduan, besteak beste, Lewis Carrollen lan nagusien itzulpenak nabarmendu behar dira. Idazle zereginean, azkenik, gazte-literatura landu du batez ere.

Lotura honetan, 2024ko udazkenean egin zen Literatura-idazketaren hastapenak ikastaroan parte hartu zuten ikasleetako batzuk burututako testuak aurkitu ditzakezue irakurgai.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España