Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poetak Maiatzean 2025: «Bertsoak Versus»

mayo 12

Poetak Maiatzean 2025 jaialdiaren barne.

Poesia eta bertsolaritza gazteek egindako ekitaldi fresko batean elkartzen dira.

Poemak eta bertsoak tartekatuko dira. Mota guztietako publikoarentzat, baina bereziki gazteentzat.

  • Behe Banda

Ez, ez gara musika talde bat.
Oraingoz ez gara inor, iritsiko da nor garen jakiteko unea.

Sei idazlek osatutako kolektibo bat da Behe Banda:
Irati Oskoz Egiguren (Astigarraga, Gipuzkoa, 2005), Irati Fernández de Okariz Irureta (Gasteiz, 2004), Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005), Harri Díaz de Heredia Matanzas (Gasteiz, 2004), Irati Larrañaga Etxebarria (Bilbo, 2004) eta June Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa, 2006).

  • Paula Amilburu Izargarai

Aramaioko bertsolaria. 2005ean, bertso-eskolan ikasle, Garazi Eriz eta Lierni Altuna irakasle zituela. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. 2012an, Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen. 2013an Arabako Bertsolari Txapelketan, lehenengo aldiz aurkeztua.

  • Manex Agirre Arriolabengoa

Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan talde irabazleko kide izan da. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.

  • Etxaun Otaño Zunkunegi

Altzan jaiotakoa. Gaztetatik bertsozalea. Gasteiza bizitzera etorri eta gai jartzaile taldean sartu zen. 2018ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketetan aritu da lehen aldiz. Arabako Bertsolari Txapelketan ariko da gai emaile.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España