Poetak Maiatzean 2025 jaialdiaren barne.
Idatzi batean oinarrituriko ikus-entzunezko obra hibridatua da (zuzeneko musika, kantak, errezitaldia eta bisualak). Naturak, emakumeak bezala sortzeko gaitasuna du, eta emankortasun hori euskal sorkuntzarekin sinbolikoki lotuz ikus-entzunezko esperientzia artistiko bat emango da hiru artisten eskutik: Nefer Olaizola Balboa, Maider Lasa Santamaria eta Itxaso Navarro Celestino.
Azken finean, lotura poetiko bat emango da ikusizko elementuen, soinuzko elementuen eta elementu narratiboen konbinazio baten bidez, emakumearen bizitza emateko edo sortzeko dohaina aztertuz.
Sinopsia:
Enbor beretik jaio diren animali, lore eta hitzak. Amonak josten dituen bizitzaren hariak. Bildotsaren hotza. Amaren beroa. Zilbor orbaina eta goroldio berdea. Emakumeari eta naturari bihotzez egindako aldare edo kantua.
Nefer Olaizola Balboa
Obraren egilea da bideoartista eta idazle gasteiztar hau. Bere lanetan jorratzen dituen gaiak errepikakorrak izaten dira, oso modu intimo, emozional eta esperimentalean: emakume sortzailea munduan. Bere obren artean “Leihoa inarrosten”, “Begibedar” eta “Ez dadila haria eten” nabarmentzen dira. Sari ugari lortu ditu, bai idazle bezala bai bideoartista bezala: New Yorken ikerketa batean 2019, EmArt 2020, Emakume ugari 2022, Geuretik sortuak 2021, Gazte sortzaileak 2023…
Itxaso Navarro Celestino
Artista, biolontxelista eta konpositore donostiarra. Obra esperimental ugaritan parte hartu du, animazioa zein musika sortzen (“Areka”n adibidez). 2022an bere proiektu handiena argitaratzen du CAF-Elhuyar 2021 sariari esker: Sonata N. 00001011. 2025ean doktoretza tesia aterako du lan berdinean oinarrituriko lan batekin. Unibertsitateko irakaslea da.
Maider Lasa Santamaria
Arte eszenitkoetan sortzaile eta interprete gisa ikertzen du. Kantu liriko eta arte dramatikoko formazio batetik abiatuta, bere lana zabaldu zuen begirada holistikoagoetara. Koru profesional bateko koralista izanik, Jesus Guridi Kontserbatorioan sartu zen musika-heziketan, eta azkenena, ahotsaren instrumentuan espezializatu zen. Proiektu eszeniko ugaritan dago eta “Loa, loa, laguna” obraren egilea da. 2025ean bere disko propioa plazaratuko du, eta bertako abesti bat kantatzen EITBko kultura programan agertu da.