Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poetak Maiatzean 2025: «Los Recados de Gabriela Mistral»

mayo 15

Poetak Maiatzean 2025 jaialdiaren barne.

Nobel Saria jaso duen emakume baten narratiba harrigarria eta ezezaguna.

Tailerrean ibilbide luzea egingo da Gabriela Mistralen bizitzatik, obran eta ondarean zehar. Gabriela Mistral izan zen Literaturako Nobel Saria lortu zuen lehen emakumeetako bat –gaztelaniaz–, eta ezaguna da haren lan poetiko sendoagatik, munduko hainbat tokitan egindako lan diplomatikoagatik eta Mexikoko hezkuntza-erreforman egindako lanagatik (XX. mendeko bigarren hamarkadan).

Olerkiak eta ‘recados’ irakurri eta partekatuko dira (monitoreak egindako ilustrazio originalekin). Testu-mota hauek idazteko oinarrizko urratsak emango dira, garaiko prentsan eta argitalpenetan izan zuten garrantzia azalduko da, eta parte-hartzaileei gero irakurriko den idazki txiki bat egiteko gonbita egingo zaie (parte-hartzaileek hala nahi badute).

Marina Tapiari dagokionez, Txileko poeta, artista plastiko eta kultur dibulgatzailea da. 2000. urtetik Espainian bizi da eta 2013tik Granadan. Liburu ugari argitaratu ditu, besteak beste: 50 Mujeres desnudas (Amargord); Corteza (El Envés) edo El relámpago en la habitación (Nazarí).

Sari ugari jaso ditu, besteak beste: Torremozas argitaletxearen Voces Nuevas; Madrilgo Erkidegoko Arte Joven La Latina; Paco Mollá; Ciudad de Baena; Guadixeko Poesia Lehiaketa; Joaquín Lobato; Emakumea, Ahotsa eta Borroka Poesia Sozialaren Lehiaketa; Águila de Poesía; La Ciudad de Baena; Literatura Portugal.

Local

Kora Green City
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España