
2026ko Poetak Maiatzean jaialdiaren barne.
Errezitaldi honek mundu grekolatindarreko gerraren gordintasunean eta bake-irrikan barrena doan bidaia lirikoa proposatzen du. Arkiloko, Safo, Euripides, Virgilio, Horazio, Tibulo, Propertzio eta Ovidioren ahotsen bitartez, gatazkaren orbainak eta giza ahultasuna aztertuko ditugu.
Irakurketa honetan Gasteizko Mendebaldea, Ekialdea eta Los Herrán institutuetako ikasleek hartuko dute parte. Saioak María Mandalouren babes berezia izango du; gaur egungo poeta greziarren lanak eta bere kantuak eskainiko dizkigu. Antzinaroaren eta orainaldiaren arteko elkarrizketa honek, bizi dugun garai gerrati honetan, bakea aldarrikatzeko ahotsa goratuko du.
Ikasketa Neoheleniko eta Bizantziarretan lizentziaduna Atenasko Unibertsitate Nazionalean eta Capodistríacan, eta Filologian homologatutako titulua, filologia klasikoko atala Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministeriotik, Espainiako eta Hispanoamerikako Literaturako graduondokoa Salamancako Unibertsitatetik eta Espainiako Hizkuntzako Irakasleen Nazioarteko Masterra – Diploma Salamancako Unibertsitate Pontifikaletik eta Fidescu Fundaziotik.
Itzultzailea – Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak zinpeko interpretea espainierazko eta grezierazko hizkuntzetarako… hogei urte baino gehiagoko esperientziarekin.