Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poetak Maiatzean 2026: Mikel Urdangarin eta Leire Vargas: «Hitzetik kantura»

mayo 10

2026ko Poetak Maiatzean jaialdiaren barne.

Mikel Urdangarin musikaria eta Leire Vargas poeta elkartu egingo dira Izaskun Arrue Kulturgunean, elkarrizketa, poesia eta zuzeneko musika uztartzen dituen proposamen batean.

Sormen-prozesua, euskara adierazpide gisa eta hitzaren eta kantuaren arteko harremana jorratuko dituzte.

Formatu intimo eta dinamikoa, solasaldia eta pieza interaktiboak uztartuz, publikoari hitz biziaren esperientzia entzun eta partekatzeko gonbita luzatzen diona.

Leire Vargas Nieto (Durango, 2002) idazlea eta itzultzailea da.

2021ean Irun Hiria Saria irabazi zuen bere lehenengo poesia-liburua izango zen «Dena ametsa den irudipena» lanarekin. 2024an argitaratu zuen bigarrena, “Museo del corazón”.

UPV/EHUn Itzulpengintza eta Interpretazio gradua egin zuen, eta 2026an Elizabeth Bishop-en «Poesia Kaiera» euskaratu du “Munduko Poesia Kaierak” libururako.

Prosa ere idazten du, eta hileroko iritzi-artikuluak Berrian.

Bizi sintetikoak emanaldia sortu du Jaime Nietorekin batera, poesia eta musika elektronikoa uztartuta.

Mikel Urdangarin euskal kantagintzako izen esanguratsuenetariko bat da. Hiru hamarkadako ibilbidean, bere ahots pertsonala eta estilo berezia sendotu ditu, sentiberatasuna, dotorezia eta sakontasun lirikoa uztartzen dituen obra eraikiz. Euskal musikaren erreferente bihurtu da, bere ibilbide sendoari eta belaunaldi ezberdinekin konektatzeko izan duen gaitasunari esker.

Bere kantuetan, hitzak eta melodiak elkar elikatzen dute, gertutasuna eta hausnarketa eraginez. Zuzenekoetan zein diskografian, emozioari, kalitateari eta egia artistikoari leial mantendu zaio beti. Gaur egun, heldutasun sortzaile betean, bere azken eta 20. lana Mundua eder izan da. Bere ibilbideak berresten du Mikel Urdangarin gaur ere ezinbesteko ahotsa dela euskal kultur panoraman.

2026 honetan Uhinak proiektu berria abiatu du, bakarlari gisa eta hitza, melodia eta bere errepertorio luzeko hamaika abesti balorean jartzeko asmoarekin.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España