Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertu-errezitala, Poetika zikloaren barruan:
Nerea Delgado
Nerea Delgadoren familia Aragoikoa da eta Valentzian jaio zen 1993an. Artearen Historian graduatu zen, Valentziako Unibertsitatean. Musikaz eta poesiaz zuen jakin-minak gaztetatik idazten hastera bultzatu zuen. 16 urte zituela, Interneteko bere lehen bloga ireki zuen, eta gerora beste sare sozial batzuk etorri ziren. Mikrofono irekiekiko eta errezitalekiko grina Benimaclet-eko Kaf Café literatura-kafetegi ezagunean aurkitu zuen, eta, gaur egun, Espainian barna dabil, kontzertu-errezitaldietan bere bertsoak irakurriz. Kultura-jardunaldietan eta institutuetan parte hartzen du, eta letrista gisa kolaboratzen du.
Lan hauek argitaratu ditu: Tanto en ti (2015), La barba de Peter Pan (2016), Los pájaros sabrán (2018) eta Hijos del invierno (2022).
David Castroren musika emozioz betetako egile-abesti dotoreekiko topaketa intimo bat da. Publikoarekin konektatzeko, komunikatzeko eta transmititzeko duen gaitasunak kontzertu bakoitza esperientzia berezi bihurtzen du; bere kontzertuetan sentsibilitatea eta benetakotasuna protagonista izaten dira.
Bere diskografian, nabarmentzekoak dira El idioma de los relojes (2019), Voltea mi mundo (2022) eta Corazonadas (2023).
Partaideak: Nerea Delgado, David Castro.
(Hizkuntza: gaztelania)