
Lore Stesselek «Poëtry of the Gang» proiektu fotografikoaren emaitza jarriko du ikusgai, Azkuna Zentroan artista AZkide gisa izandako egonaldian egin duen lana.
Seriean, kaosa, sena, anarkia eta harmoniak espazioko elkarbizitzan duen potentziala aztertu ditu.
Bi urtean zehar, Stesselek une horiek harrapatu ditu dantza- eta koreografia-taldeekin izandako elkarketetan —bertako zaleen zein profesionalen taldeekin— ,artistak espazioak sortu baititu “ustekaberako” eta “ezustekorako”. Eguneroko errutinen edertasuna, keinu txikiak eta mugimenduaren boterea islatzen dituzte. Eguneroko bizitza dantza bihurturik.