Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Polímeros y desarrollo sostenible

febrero 11

Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, 50 urte kimika zabaltzen zikloa antolatu da, bertan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira, publiko orokorrari irekiak diren eta hilean behin gauzatuko diren hitzaldietan.

Bigarren hitzaldi honetan, Jose Maria Asua González gizarteak XXI. mendean duen erronka handiei buruz arituko da. Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da garapena eta iraunkortasuna uztartzea; ideia horiek, askotan, aurkakotzat jotzen dira. Ziur aski, polimeroak dira uztartze horrek dituen erronkak hobekien irudikatzen dituzten materialak. Hitzaldi honetan, Asua irakasleak polimeroek garapen iraunkorrerako dituzten aukerei eta mehatxuei buruz hausnartuko du.

Hitzaldiak Idoia Mugikak aurkeztuko ditu, Materialen Fisikako Zentruko (CFM/MFZ) komunikazio arduradunak.

Zikloari buruzko informazioa: 50 urte kimika zabaltzen (albistea).

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España