Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia 2025

mayo 8 - mayo 25

Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan. 2025ean maiatzaren 8tik 25era izango da.

Poltsiko Antzerkiko programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere antzerkia hurbiltzea du xede. Jaialdiaren lehenengo edizioa 1991n egin zen.

2025eko maiatzaren 8tik 25era izango da 2025eko Poltsiko Jaialdia. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan. Guztira, 16 konpainiak 31 emanaldi taularatuko dituzte; horietatik 8 konpainia emakume hutsez osatutakoak dira, 4 gizonezkoenak eta beste 4 mistoak. 

Emanaldiak hiriko 27 gunetan banatuko dira eta guztiak 19:00etan izango dira, maiatzaren 22ko Terapia de grupo antzezlana izan ezik, 20:00etan izango baita.

Tartean Poltsiko Antzerki Sorkuntzako Amahiru taldearen Igogailu batean amaitu zen mundua lan irabazlea eta Itzuli konpainiaren Adriene Bergson-Johnson antzezlan finalista izango dira.

EGITARAUA:

Maiatzak 8: 

Maiatzak 9: 

Maiatzak 10:

Maiatzak 11:

Maiatzak 15: 

  • Asis Hansson: «Alter ego«, Bidassoa Basque Brewery (Gros)
  • Virginia Imaz: «Sex o no sex«, Bikutz Taberna (Larratxo pasealekua, 24)
  • Óliver & Liuba: «Los inventores«, Bar Campus Rugby Bera Bera

Maiatzak 16: 

Maiatzak 17: 

Maiatzak 18: 

Maiatzak 22: 

Maiatzak 23: 

Maiatzak 24: 

Maiatzak 25: 

Local

Legazpiko Parrokia
Legazpi, Gipuzkoa 051 España