2025eko Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barne.
Juako Malavirgenek 20 urte betetzen ditu komedian, eta bere bakarrizketa eta kanta onenak biltzen ditu ikuskizun honetan. Haurtzarotik zahartzarora, belaunaldien arteko talkei, moda absurdoei eta beste hainbat gairi buruzko gogoetak eskaintzen ditu, beti umorez, inprobisazioarekin eta publikoaren konplizitatearekin jokatuz.