
Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan. 2026an maiatzaren 7tik 24era izango da.
Poltsiko Antzerkiko programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere antzerkia hurbiltzea du xede. Jaialdiaren lehenengo edizioa 1991n egin zen.
2026ko maiatzaren 7tik 24ra izango da 35. Poltsiko Jaialdia. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan. Ohi bezala, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta bi sexuen presentzia parekideak dira. Guztira, 17 konpainiak 30 emanaldi eskainiko dituzte; horietatik 8 emakumezkoenak, 6 gizonezkoenak eta 3 mistoak. Emanaldiak hiriko 27 gunetan banatuko dira. Antzezlan horien artean daude Idoia Garzes eta Mikel Martínezen Taxi obra, Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren irabazlea, eta Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz!, finalista izan zena.
Maiatzak 7:
Maiatzak 8:
Maiatzak 9:
Maiatzak 10:
Maiatzak 14:
Maiatzak 15:
Maiatzak 16:
Maiatzak 17:
Maiatzak 21:
Maiatzak 22:
Maiatzak 23:
Maiatzak 24: