
2026ko Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barne.
Manu Badenes valentziarra goi mailako komikoa da, eszenatokietan ibilbide luze eta arrakastatsua duena. MC izan da The Hole Show, The Hole Zero eta Hotel Habana musikaletan, eta protagonista Los hombres son de Marte y las mujeres de Venus, El Método Grönholm edo La Cena de los idiotas lanetan, besteak beste. Central de Cómicos de Comedy Central harrobi ospetsuko kide da, eta El Club de la Comedia-ko La hora y media lanean parte hartzen du aldizka.
Orain Imperfecto dakarkigu, erritmo bizia eta kabareteroa duen showa, egoeraren nondik norakoak aztertzen dituena (eta alderantziz) eta itzalaldien, pandemien, muga-zergen, gerren eta estralurtarren inbasioen aurkako behin betiko biziraupen-kit-a aurkezten diguna. Adi: produktu honek adimen artifizialaren eta ergelkeria naturalaren aztarnak izan ditzake.