
2026ko Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barne.
Rosi noraezean ibili da urteetan. Azkenik aurkitu du bere tokia, mendian, ardiekin, artzain. Baina zerk eraman du horra? Zein izan da Rosi orain arte? Zenbat bizitza behar izan ditu bere tokia aurkitzeko?
90eko hamarkadan Trini eta Rosi bikote musikal ospetsuko partaide izan zen, egun batean Trini desagertu zen arte. Gertaera honek hankaz gora jarriko du Rosiren bizitza eta mila komeria pasa beharko ditu berriz ere bere lekua topatzeko.
Esti Curiel aktoreak abandonuaz eta bizitzaren bidegurutzetan hartzen ditugun erabakiez hitz egingo digu, umore absurdoz beteriko istorio honetan.